LIZENTZIA

2017(e)ko irailaren 14(a), osteguna

Zer da portafolio bat?


 Tresna elektroniko hau, ikaslearen garapena erakusten duen audio, bideo edo dokumentuen bilduma da. Hor egin diren  lanak modu antolatu batean biltzen dira.Ikaslearen portafolioa ikasketaren puntu indartsu eta lorpen nagusienen inguruko ebaluazio dinamiko eta progresiboa da.


 Bilduma hauekin, ikaslearen garapena, esfortzua eta egindakoaren berri izango dugu. Tresna hau oso erabilgarria da ikaskle nahiz irakasleendako. Portafolioa egin ahal izateko, 4 pauso hauek jarraitzea ezinbestekoa litzateke: Lehenengo pausoa bilketa izango da,hau da, lanaren elementuak aukeratu. Geroago, aukeraketa dator, honetan, ikasleak aurretik aukeratutakoa aztertu behar du, eta autatu beharko du portafolioan zer jarri nahi duen, geroago portafolioan gehitu ahal izateko. Gero, hausnarketa. Elementuen autaketan ezinbesteko pausua da. Hemen ikasleak bere portafolioaren atal bakoitzaren bere pentsamenduak ageritzen ditu portafolioan beran. Eta azkeneko pausoa proiekzioa da , hau da, portafolioan irudikatuko dugu aurreko pausuetan egindako guztia. Portafolio mota ezberdinak daude:lan-portafolioak, ebaluaketa-portafolioak eta aurkezpen-portafolioak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina